Bizkaiko Bertsolari Txapelketa 2014an 2014-02-08

Bizkaiko Bertsolari Txapelketan izena emateko epea zabalik

Bizkaiko Bertsozalari Txapelketan izena emateko epea zabaldu du Bizkaiko Bertsozale Elkarteak. Txapelketak eskualdeko fasea izango du udaberrian eta udazkenean azken fasea, kanporaketak, finalaurreak eta finala. Eskualdeetako txapelketetan izena emateko epea martxoaren 5era arte egongo da zabalik. Udazkeneko fasean hasteko eskubidea dutenek maiatzean dute izena ematea.
Bizkaiko Bertsozalari Txapelketan izena emateko epea zabaldu du Bizkaiko Bertsozale Elkarteak. Txapelketak eskualdeko fasea izango du udaberrian (zortzi eskualdeetako txapelketak) eta  udazkenean azken fasea, bost kanporaketa, 3 finalaurre eta finala.
 
Eskualdeetako txapelketetan izena emateko epea martxoaren 5era arte egongo da zabalik. Horretarako, deitu telefono zenbaki honetara 94 681 27 11, edo idatzi email bat bizkaia@bertsozale.com helbidera.
 
Bizkaiko Bertsolari Txapelketarako zuzeneko txartela daukatenek maiatzean edukiko dute izena emateko aukera. 

Albiste gehiago

EHBT26 2026-11-21

Mendiluze, bide zuzenetik zazpigarren finalera bidean jarri da

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-11-20

Hiru tontor, finaleko gailurra baino lehen

Igotz Alkorta Irastortza

Sariketak 2026-11-19

Lau sariketa egun berean

Igotz Alkorta Irastortza