2014-02-10

Bertsomoviedan parte hartzeko oinarriak

Bertsomovieda! Lehiaketa Beasain 2014

Oinarriak
1.- Edozein pertsonak, taldek edo koadrilak hartu ahal izango du parte: norberak bakarrik,
ikasle taldeek, kirol taldeek, koadrilek, kultur taldeek…

2.- Adinari eta bizitokiari dagokienez, mugarik ez dago: edonork har dezake parte,
bertsomoviean euskarazko bertsoak txertatzen dituen bitartean.

3.- bertsomoviea bertsoak dauzkan bideo bat da, bertsomovie izateko bi elementu horiek
izatearekin nahikoa da. Gutxienez bertso bat eduki behar du, eta euskaraz izan.

4.- Bideoak, amaieran “gustatu bazaizu, bozkatu www.bertsomovieda.com webgunean”
leloa azaldu behar du, garbi ikusi eta ulertzeko moduan, eta gutxienez 7 segundoko
iraupenarekin.

5.- Parte hartzeko talde edo pertsona bakoitzak nahi adina bertsomovie aurkeztu ahal izango
ditu.

6.- Bidaltzeko pausuak:
• Lehenik, Internet bidez, nahi den webgunera (youtube, vimeo, euskaltube…) igo bideoa
• Ondoren, www.bertsomovieda.com webgunean Parte hartu atalean dagoen
inprimakia bete:
◦ Izen-abizenak (taldea izanez gero, kontaktuko pertsonarenak)
◦ Herria
◦ Harremanetarako emaila
◦ Harremanetarako telefonoa
◦ Kategoria:
▪ GAZTEAK: DBH 4ra artekoak, DBH 4koak barne
▪ HELDUAK: Gainerako guztiak
◦ Bideoaren helbidea (aurrez igotako bideoaren interneteko helbidea)
◦ bertsomovieko bertsoak idatziz (testu-fitxategi batean)

7.- Sariak:
GAZTEAK:
• LEHEN SARIA: 300 ¤ bertsomovie onenari
• AIPAMEN BEREZIA: 100 ¤ epaimahaiak hala erabakitzen duen bertsomovieari
HELDUAK:
• LEHEN SARIA: 1000 ¤ bertsomovie onenari
• AIPAMEN BEREZIA: 350 ¤ epaimahaiak hala erabakitzen duen bertsomovieari
SARI OROKORRAK:
• Ikusleen saria: 500 ¤ www.bertsomovieda.com webgunean botorik gehien
jasotzen dituen bertsomovieari
• Bertsorik onenak: 250 ¤ epaimahaiaren ustez bertsorik onenak dituen
bertsomovieari

8.- Epeak:
Lanak aurkezteko epea: 2014ko martxoaren 1etik 2014ko martxoaren 21era.
Webgunean bozkatzeko epea: 2014ko martxoaren 24tik 2014ko martxoaren 30era

9.- Epaia eta sari-banaketa:
Sari-banaketa 2014ko apirilaren 11an izango da Beasainen, eta sarituen izenak aldez
aurretik emango dira jakitera hedabideetan.

10. -Saritutako talde bakoitzak ordezkari bat gutxienez bidali beharko du sari-banaketarako
egingo den ekitaldira.

11.- bertsomovieda lehiaketan parte hartzeak arau hauek onartzea dakar. Antolakuntzak
eskubidea izango du jasoko diren bideoak Interneten eskegitzeko eta zabaltzeko, hala nola
beste hedabideetan zabaltzeko ere.

12.- Antolakuntzak bere esku izango du elementu iraingarriak dauzkaten bideoak lehiaketatik
kanpo uzteko aukera.

13.- Antolakuntzak oinarri hauek aldatuko balitu, parte hartzaileei garaiz eta behar bezala
jakinaraziko lieke.

Albiste gehiago

Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25

«Txapelketak bertsoarekin lotura mantentzeko modu bat eman dit eta harreman oso onak»

‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24

30 bertso saio Gipuzkoako zahar-egoitzetan, adinekoen gozagarri