Arabako Bertso-kuadrilla artekoaren bigarren asteburuan bi saio egin ziren; Gasteizen eta Izarran. Mahai bueltako giroan 6 talde aritu ziren asteburu honetan, 4 bat-batekoak eta 2 idatzizkoak.
Arabako Bertso-kuadrilla artekoaren bigarren asteburuan bi saio egin ziren; Gasteizen eta Izarran. Mahai bueltako giroan 6 talde aritu ziren asteburu honetan, 4 bat-batekoak eta 2 idatzizkoak.
Ostiralean, Gasteizko
Bertxotxoak taldeak antolatu zuen ekitaldian Landatxo elkartean. Afalondorengo giroan etorri zen bertso festa: Gasteizko
Hemendik at! taldeak sorta idatzi bat kantatu zuen “Abadiñoko Karmentxu” doinuan bertsolaritzari kritika eginez. Jarraian, bertako
Bertxokoak taldea eta Aramaiotik etorritako
Unibertsolariak taldeek bat-bateko lagun arteko saioa egin zuten. Maialen Kortabarria gai-jartzailearen gidaritzapean, egin beharreko ariketak hauexek izan ziren: bi ofizio 8ko txikian, talde bateko bertsolari bat beste taldeko guztien aurka, objektu bana talde bakoitzeko bertsolari banari, taldeka koplatan gitarraren laguntzaz eta librean. Saio umoretsua izan zen.
Larunbatean Urkabustaizko Bertso-eskolak antolatu zuen bertso-bazkaria Izarrako, Behekoiturri elkartean. Idatziko modalitatean Urkabustaizko
Gazte Asanbladakoak aritu ziren, Izarrako Gaztetxea izan zen landu zuten gaia, lau urte pasatu dira desalojatu zutenetik. Olatz Santocildes gai-jartzailearen eskutik,
Urkabustaiz eta Aguraindik etorritako
Sorginetxe taldeak aritu ziren kantuan.
Hurrengo saioakDatorren astebururako Mendialdeko, Arabar Errioxako, Aguraingo, Aramaioko eta Amurrioko bertso-eskolek saio bana antolatu dute. Ostiralean Ataurin, larunbatean Oion, Ozaeta, Aramaio eta Amurrion. Antolakuntza erakustaldia Arabako bertso-eskoleena.