Kalapitaren omenez 2009-04-03

Bertso bazkaria izango da gaur

Zarautzen izango da, frontoi txikian. Andoni Egaña, Hodei Iruretagoiena, Julen Zulaika eta Aitor Urbieta ariko dira kantuan.
 Kalapitaren aldeko bertso bazkaria izango da gaur Zarautzen. Aitor Urbietak azaldu duenez, "Kalapita aldizkari bat da, Antonianoetako ikasleek sortua. Euskara hutsean idazten da eta denetarik dakar: txisteak, komikiak...". Aitor Urbietak berak, Andoni Egaña, Hodei Iruretagoienak eta Julen Zulaikak kantatuko dute bazkarian. "Antonianoetatik pasatutako bertsolariekin egin nahi zuten bertso bazkaria. Hodei eta ni orain dela gutxi pasa ginen ikastetxetik, besteak aspaldiagotik".

 Zarauztarren arteko bertso bazkaria izango da, beraz, gaurkoa. "Nik gehiago kantatzen dut herrian bertan eta erosoago aurkitzen naiz. Hodei oso ondo ezagutzen dut. Julenekin ere eroso kantatu izan dut, baina azken aldian ez dut berarekin batera kantatu eta badut berarekin aritzeko gogoa. Egañarekin, berriz, sekula kantatu gabea naiz, eta horrek kezka sortzen dit".

 Gaurko bertso bazkaria Antonianoetako ikasleentzat prestatu zen batez ere. "Aste Santu aurreko azkeneko klase eguna da, eta horregatik aukeratu zen gaurko eguna. Hala ere, azkenean kanpoko jende dezente inguratuko omen da ziurrenik".

 Bertso saioa Zarauzko frontoi txikian da egitekoa. Eguraldiak lagunduko ez balu Antonianoetan bertan egingo litzateke.

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa