Bardoak 2014 2014-02-24

Saio jendetsuak lehenengo fasea bukatzeko

Saio jendetsuak lehenengo fasea bukatzeko
"Zortziko Haundiena", "Lepatanuek 2", "Bertze Maldikoak", "Etxeko Kontuk", "Harrapazank" eta "12 obario eta 11 pedrada" taldeak sailkatu dira bigarren fasera.
 Joan zen asteburuan bukatu zen Bardoak 2014 ekimenaren lehenengo fasea. Denera bost saio jokatu dira asteburuan, eta jendetsuak izan dira bostak. Ostiralean jokatu ziren lehenengo hirurak.

 Uitziko Merkualdea elkartean 50 bat entzule elkartu ziren Larraungo "Paelletan Mocedades" eta Berako "Bordboiak" taldeen arteko saioa entzuteko. Saio ona joan zen, eta Berako taldea nagusitu zen. Aipatzekoa da Larraungo taldean txapelketan lehen aldiz kantatzen zuten bi bertsolari zeudela: Joana Ziganda eta Luis Mari Larreta.

 Barañaingo Haizea elkartean bertako "Barardoak" eta Iruñeko "12 obario eta 11 pedrada" taldeak aritu ziren, 50 bat entzuleren aurrean. Barañaingo taldean Manex Mailharin lehenengoz aritu zen txapelketan. Azkenean Iruñeko taldea nagusitu zen.

 Azkenik, Etxarri-Aranatzen 90 bat entzule elkartu ziren Sakanako "Bilixkorriko" eta Baztan-Malerrekako "Etxeko Kontuk" taldeak entzuteko. Hemen ere saio orekatua izan zen, eta bigarrenek lortu zuten puntua.

 Larunbatean saio bat izan zen, Leitzako Atekabeltz gaztetxean. Herriko "Beti berandu... ta gauza onik ez" eta Lesakako "Zortziko haundiena" taldeak aritu ziren bertan, 60 bat entzuleren aurrean. Leitzako taldean Aitzol Eizmendik egin zuen debuta eta lesakarrenean Josu Sanjurjo aritu zen oraingoan. Lesakarrek lortu zuten puntua.

 Azkenik, igandean Barañainen beste saio bat izan zen, Haizea elkartean, 80 lagunen aurrean. Barañaingo "Miluzeko barañetak" eta Sakanako "Bizkorratxiko" taldeak aritu ziren. Etxekoak nagusitu ziren azkenean.

 Sei talde bigarren fasera

 Gauzak honela, sei taldek lortu dute bigarren fasera sailkatzea. Bi itzulitara ariko dira taldeak, eta honela gelditu dira saioak:

 Zortziko Haundiena - Lepatanuek 2
 Bertze Maldikoak - Etxeko Kontuk
 Harrapazank - 12 obario eta 11 pedrada

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa