Asteburuko agenda 2014-02-28

14 saio izango dira asteburuan

Gaur Hondarribian, Mutiloan, Zaldibian, Saran, Loiun, Meñakan, Sorauenen, Urretxun eta Uztaritzen izango dira saioak; bihar Mendatan, Soraluzen eta Donostian eta etzi Donibane Garazin eta Urretxun.
 Asteburu betea dator martxoko lehenengo hau. Guztira 14 saio izango dira. Gaur, Hondarribian, bertso-afaria izango da Olagarro elkartean, iluntzeko 21etan. Amaia Agirre eta Beñat Gaztelumendi ariko dira bertsotan.

 Mutiloan, Lierniko Mujika jatetxean, Sebastian Lizaso, Iñaki Murua, Anjel Mari Peñagarikano eta Andoni Egaña dira kantatzekoak, bertso-afaritan, iluntzeko 21etan.

 Zaldibian bertso-poteoa eta afaria izango dira iluntzean, Jon Maia eta Iñigo Mantzizidor "Mantxi"-rekin.

 Saran bertso-afaria egingo da 20etan Xokobiako Ihiztarien etxean Odei Barroso eta Amets Arzallusekin.

 Loiun iluntzeko 21etan hasiko da bertso-afaria Laurotako Aurregoiti Jatetxean. Etxahun Lekue eta Arkaitz Estiballes dira bertan kantatzekoak.

 Meñakan iluntzeko 20etan bertso-saioa antolatu dute Kostone tabernan. Asier Legarreta, Ibon Larrazabal "Larra", Jone Larrinaga eta Aitor Esteban jardungo dira bertsotan.

 Soraurenen bertso-afaria iragarri dute iluntzeko 21etan herriko ostatuan, Julio Soto eta Oskar Estangarekin.

 Urretxun, Martxoan Bertsoa zikloaren barruan, Taldekako Txapelketa egiten ari dira. Gaur gaueko 23etan izango da kanporaketa Motz tabernan.

 Uztaritzen, berriz, hitzaldia eskainiko du Eric Dicharryk iluntzeko 19etan Lapurdi Gelan, Hartzaro Festibalaren barruan: "Euskaldunen irria: bertsolaritza eta maskaradak".

 
 Biharko beste hiru saio daude iragarrita. Mendatan bertso-afaria egingo dute Artape Jatetxean iluntzeko 21etan, Sebastian Lizaso eta Andoni Egañarekin.

 Bi bertsolari horiekin batera Beñat eta Unai Gaztelumendi dira bertsotan aritzekoak Donostiako Ibaeta auzoan eguerdi eta bazkalostean.

 Soraluzen Aratusteetako bertso-afaria egingo da Arrano elkartean, iluntzeko 21:30etan hasita. Erika Lagoma eta Amaia Agirrek kantatuko dute.

 
 Azkenik, etzi beste bi saio izango dira. Donibane Garazin Libertimendua egingo dute goizeko 10:30etan hasita, eta Patxi Iriart eta Battit Crouspeyre dira bertsotan aritzekoak.

 Urretxun, berriz, Emakumeen Eguna ospatuko dute. Arratsaldeko 18:30etatik aurrera Zumarraga-Urretxuko Bertso-Eskolako kideek kantatuko dute Urretxuko Kultur Etxean.

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa