Arabako Kuadrilla Artekoa 2014-02-28

Asteburu honetan jai hartuko du Kuadrilla Artekoak

Asteburu honetan jai hartuko du Kuadrilla Artekoak
Joan zen asteburuko saioetan bertsolari berriak plazaratu ziren. Datorren astean itzuliko dira saioak.
 Asteburu honetan jai hartuko du Arabako Kuadrilla Artekoak. Datorren astean itzuliko dira berriz saioak.

Bertso-debutak Arabako Kuadrilla artekoan

Asteburuz asteburu, saioz saio Kuadrilla artekoaren helburuak betetzen dira. Haien artean, nahi duenak bertsotan egitea. Eta horrela izan da asteburu honetan ere. Batzuentzat lehenengo aldiz jendearen aurrean, beste batzuentzat lehenengo aldiz poteo batean kantatu dute, beste batzuek, ordea, lehenengo aldiz bertso bat osatzen dutela eta paperarekin kantatu zutela.

Lau bertso-saio egin dira: poteoak Agurain eta Legution eta Gasteizen bazkari eta afari bat.

Ostiralean, bat bateko hiru talde elkartu ziren Aguraingo kale nagusian bertso-poteo bat egiteko: Aguraingo Sorginetxe, Zalduondoko Zeledonen Seme-alabak eta Gasteizko Bertxotxoak. Gazteek eta ez hain gazteek ere debuta egin zuten formatu honetan. Lautadako JOTAFA txarangarekin batera bertso-sorta bat ere kantatu zuten bertso-eskolara joateko gaia hartuta.

Larunbatean, Gasteizko Aizkorak zorroztu taldeak antolatutako saioa bat-bateko Arabar Errioxako taldea eta bertako Aizkorak zorroztu taldea aritu ziren. Saio umoretsua izan zen eta Añanako taldearen debuta izan zen bertso idatzien modalitatean, beren eskualdea ondo dakitela saltzen erakutsi zuten bertsotan.

Legution, ilunabarrean, bertso-poteo  egin zuten Urkabustaiz eta Legutioko taldeen artean. Taberna guztietatik pasatu ziren eta batzuetatik bi buelta ere egin zuten. Gustura eta ezin asebete bertsotan egiteko gogoak. Batzuentzat lehenengo aldiz kantatu zutela bukatzeko ordurik ez zuen bertso-poteoan.

Gasteizko Kinkienea elkartean egin zen asteburuko azken saioa, bertso-afaria. Estuak eta Zabala taldeak antolatuta, etxeko sofaren bertso-eskolatik jende aurrekora pasatu zuten lau lagunek. Saio horretan ere Topasen dagoen Udarregitarral C.P.(CorPoration) taldeak prestatutako sorta kantatu zuten papera eskutan.

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa