Arabako Bertso Kuadrilla Artekoa 2014-03-06

Atsedenaren ondoren, berriz ere martxan jarri dira Araban

Atsedenaren ondoren, berriz ere martxan jarri dira Araban
Asteburu honetan bi saio izango dira, larunbat eguerdiz. Zalduondon izango da bat eta Izarran bestea. Jada 13 saio egin dituzte eta 6 baino ez dira falta.
 Inauterietan atseden hartu ondoren, aurrera doa Arabako Bertso Kuadrilla Artekoa. Jada 13 saio jokatu dira, eta beste 6 falta dira, horietako bi asteburu honetan, biak larunbat eguerdiz. Dagoeneko bat-bateko talde guztiek gutxienez saio batean kantatu dute.

 Larunbatean Zalduondon egingo da saio bat, Zalduondoko Zeledonen seme-alabak taldeak antolatuta. Beraiekin batera ariko da Aguraingo Sorginetxe taldea. Idatzizko bertso-sorta, berriz, Zalduondoko bertso-eskolako gazteek osatu dute.

 Bigarren saioa ere larunbat eguerdian izango da, Izarran, Urkabustaizko bertso-eskolak antolatuta. Beraiekin batera kantuan ariko da Amurrioko taldea.

 Dena prest azken saiorako

 Beraz, 6 saio baino ez dira falta Bertso Kuadrilla Artekoa bukatzeko. Azkeneko saioa apirilaren 5ean egingo da, Agurainen, eta egun osoko egitaraua prestatu dute:

 -11:00etan Txosnan hitzordua, Andramari Plazan
 -12:00etan bat-bateko eta idatzizko taldeekin poteo ezberdinak herri osoan zehar, Andramari Plazatik hasita
 -15:00etan bazkaria Andramari Plazan (Eguraldi txarra eginez gero Institutuko kiroldegian)
 -17:00etan puntuka nahi duten partehartzaile guztiekin
 -18:00etan kontzertua: Gibelurdinek
 20:30etan Bertso-Punk emanaldia

 Bazkaritarako izena eman nahi duenak bi aukera dauzka. Telefonoz egin dezake honako zenbaki honetara deituta: 675707971. Emailez ere egin daiteke (araba.sustapena@bertsozale.com). Txartelaren prezioa 12 eurokoa da.

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa