Bardoak 2014 2014-03-06

Larunbatean hasiko da bigarren fasea

Larunbatean hasiko da bigarren fasea
Iturenen egingo da lehenengo saioa, "Etxeko Kontuk" eta "Bertze Maldikoak" taldeekin. Denera sei saio jokatuko dira fase honetan, sei talderekin. Hiru sailkatuko dira finalera.
 Orain dela bi aste bukatu zen Bardoak 2014 ekimenaren lehenengo fasea. Denera sei taldek lortu zuten bigarren itzulira sailkatzeko txartela, eta bina saio egingo dituzte fase honetan, sei guztira. Larunbatean hasiko da bigarren fasea, Iturenen. Herriko Etxeko ganbaran izango da saioa, bertso-merendu formatuan, iluntzeko 19etatik aurrera. "Etxeko Kontuk" eta "Bertze Maldikoak" taldeak ariko dira kantuan. Itzuliko saioa martxoaren 29an egingo dute, Iruñean.

 Bigarren kanporaketa "Lepatanuek2" eta "Zortziko Haundiena" taldeek jokatuko dute. Martxoaren 14an egingo dute joaneko kanporaketa, Elizondoko Intza ostatuan eta bertso-merendu formatuan, iluntzeko 20:30etatik aurrera. Itzuliko saioa, berriz, Igantziko Biltoki elkartean izango da, bertso-afari formatuan, iluntzeko 21:00etan hasita.

 Azkenik, hirugarren kanporaketa "12 obario eta 11 pedrada" eta "Harrapazank" taldeen artekoa izango da. Martxoaren 28an egingo dute lehenengo saioa Iruñean, Iruña taldearen egoitzan, 21:30etan hasiko den bertso-merenduan. Bigarren saioa, berriz, martxoaren 30ean izango da Leitzan.

 Kanporaketa hauetatik hiru talde sailkatuko dira apirilaren 12an Lesakan jokatuko den finalerako. 

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa