Gaur izan da aurkezpena 2014-03-10

Bilbok eta Lea Artibaik zabalduko dute BBK sariketa bihar, Markina-Xemein-en

Bizkaiko zazpi eskualdeetako bertsolari gazteak bere baitan dituela, bihar ekingo dio BBK sariketak Markina-Xemein-en. Bilboaldea eta Leartibaiko taldeak arituko dira kantari, Lea Artibai ikastetxean, 11:00etatik aurrera.
Bizkaiko zazpi eskualdeetako bertsolari gazteak bere baitan dituela, bihar ekingo dio BBK sariketak Markina-Xemein-en. Bilboaldea eta Leartibaiko taldeak arituko dira kantari, Lea Artibai ikastetxean, 11:00etatik aurrera. Sariketa hiru kanporaketa, bi finalaurreko eta finala izango ditu.

Kanporaketak
Bilboaldea-Leartibai bihar Arratia-Enkarterri etzi; datorren astean Ipar Uribe-Busturialdea. Durangaldea finalaurrekoetan sartuko da, eta lehen saio irabazlearen kontra arituko da.
Finala Bilbon izango da, martxoaren 28an, ostiral arratsaldean.

Informazio gehiago eta agerraldiko hitzak, aurrerago Bertsoa.com-en

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu