bihar, katedralaren aurrean 2014-03-07

Abortatzeko eskubidearen aldeko koplak Iruñean

Martxoan zortziko ekimen baitan, abortatzeko eskubidearen aldeko 'flashbob'-a egingo bihar Iruñean, kopla sorta izango da ekitaldiaren oinarri. Katedralean izango da ekitaldia.
Martxoan zortziko ekimen baitan, abortatzeko eskubidearen aldeko 'flashbob'-a egingo bihar Iruñean, kopla sorta izango da ekitaldiaren oinarri. Katedralean izango da ekitaldia.

Kopla berriak abortoaren lege berriari jarriak

Doinua: Egun da Santi Mamiña

Agertu da ministroa
ta montatu du kristoa:
antza estatu arazoa da
gure tripa azpikoa!

Abortoa gaizki dago,
inmorala da”, akabo!
Gure gorputzaz omen dakite
guk baino askoz gehiago

Derecho al aborto ya
estamos hartas de esperar,
aborto libre y gratuito
fuera del código penal

Gero umeren bat txarto
badago gaixo delako
osasungintza murrizten dute
berdin-berdin zaielako.

Gallardon bai zentzuduna!
Emakumeon laguna!
Berak badaki antza tutore gabe
gaizki egingo duguna!

Derecho al aborto…

Esaten digu: “lasaitu!”,
inork ez gaitzan epaitu:
guk ez dugu nahi, baina dekretuz
“biktima” egingo gaitu.

Ez du ulertuko sekula
benetako pelikula:
ez errudunak, ta ez biktimak,
libre izan nahi dugula.

Derecho al aborto…

Opus irten da kalera
“bizitza defendatzera”.
Total, berdin da, euren alabak
joango dira Londresera.

Nor da Rouco Varela hau?
Munilla, Izeta… ta enparau?
Animo neskak, atera armak,
con la iglesia hemos topau!

Derecho al aborto…

“Bizitza eman ta kendu
Jaungoikoak egiten du”
hain zuzen Jainko horren aitzakiz
bigarren mailan gaude gu!
Bai zera!!!

Baina Jainkoak opari,
amatasuna Evari,
eman bazion, erabakitzen,
utzi emakumeari!

Derecho al aborto…

Geu ibili arren gaizki,
utzi bakean, ze osti!
Joan zaitezte infernuraino
errosario ta guzti!

Derecho al aborto…

Albiste gehiago

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu