Hernani 2014-03-11

Ez da kasualitatea

Bertso-saio musikatua egin zuten ostiralean Hernaniko Biteri aretoan. Bertsotan Onintza Enbeita, Uxue Alberdi, Ainhoa Agirreazaldegi eta Eli Pagola. Gai-jartzaile lanetan Iraia Elias eta bertsoei erritmoa jartzen Eneko Sierra eta Ixaak Arruti.
Iraia Eliasek saio amaieran gogorarazi zuen moduan emakume-bertsolariak kanta dezakete urte osoan,  ez daude mutu.  Baina badirudi oraindik kasualitatea dela lau emakumek oholtzan elkarrekin kantatzea.

Besteak beste, horixe da "Ez da Kasualitatea" saioek aldarrikatu nahi dutena. Martxoak 8aren bueltan saio asko antolatzen dira bertsolari-emakumez osatutako kartelekin, ia ez da izan bestelakorik asteburu honetan. Alderantziz gertatzen da gainontzeko asteburutan. Bada nahikoa arrazoi buruari buelta pare bat emateko...

Saio musikatua izan zen ostiralekoa. Eneko Sierra eta Ixaak Arruti musikariek tono goxoa jarri zuten kanturako saxoarekin eta gitarrarekin. Biteri aretoa ilun jarri zuten  goxotasun-girorako eta goxo kantatu zuten Onintza Enbeitak, Uxue Alberdik, Eli Pagolak eta Ainhoa Agirreazaldegik.

Goxotasunak goxotasun, denetariko gaiak jarri zizkien Iraia Eliasek. Bizitzaz aritu ziren kantuan, urteen joanaz, nostalgiaz, bizi-esperientziaz... Eta hartu zuten tartea bertsolaritzaren historian esandako hamaika gezur abesteko edota abortoaren lege berriak izan ditzakeen eraginak azaleratzeko.







Albiste gehiago

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu