Bardoak 2014 2014-03-10

"Etxeko Kontuk" taldeak lortu du lehenengo puntua

"Etxeko Kontuk" taldeak lortu du lehenengo puntua
Joan zen larunbatean abiatu zen bigarren fasea. "Bertze Maldikoak" eta "Etxeko Kontuk" taldeak aritu ziren Iturenen.
 Joan zen larunbatean abiatu zen "Bardoak 2014" ekimeneko bigarren fasea. Fase honetan denera sei talde ariko dira lehian, joaneko eta itzuliko saioak jokatuz. Larunbatean Iturenen egin zen saioa, 50 bertsozaleren aurrean. "Etxeko Kontuk" eta "Bertze Maldikoak" aritu ziren kantuan.

 Fase honetan ariketa berriak izan zituzten bertsolariek, talde-lana indartzeko asmoz. Azkenean, "Etxeko Kontuk" taldeak eskuratu zuen lehenengo puntua, eta hilaren 29an jokatuko da itzuliko saioa, Iruñean. Merendu batekin borobildu zuten saioa.

 Ostiral honetan bigarren saioa

 Ostiral honetan "Lepatanuek 2" eta "Zortziko Haundiena" taldeek jokatuko dute bigarren saioan, Intzako ostatuan. Azkeneko saioak, berriz, martxoko azken asteburuan izango dira.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu