Arabako Bertso-Kuadrilla Artekoa 2014-03-10

Bi saio jokatu dira asteburuan

Bi saio jokatu dira asteburuan
Larunbatean egin ziren bi saioa, Izarran eta Zalduondon.
 Asteburu honetan bi bertso-saio izan ditu Arabako Bertso-Kuadrilla artekoak, biak larunbatez eta biak bazkaritan. Honako kronika hau bidali dute partehartzaileek:

 "Loreak polinizatzen, eguzki izpiak berotzen, mahuka motzak, haize beroa, udaberria ate-joka, lagun artean… hippy giroa Kuadrilla artekoan.

 Bi saio antolatu dira aurreko asteburuan, bi bertso-bazkari, bat Izarran eta bestea Zalduondon.

 Urkabustaizko bertso-eskolak antolatu zuen Izarrako Behekoiturri elkartean. Amurrioko bertso-eskola gonbidatu zuten eta Olatz Santocildesek gaiak aukeztu zituen bertsolariak aritzeko.

 Agurrak, bi ofizio zortxiko txikian, hiru hitz bertsoa osatzeko nahi doinu eta neurrian, koplaka, puntuka pictionary eta azken agurrak bertso gosea asetzeko. Jolasean, jolasean pictionaryn gustura aritu ziren marraztutakoa bertsotan asmatzen.

 Zalduondoko bertso-eskolak antolatuta Lautadako bertsozaleen topaketa bihurtu zuten bertso-bazkaria. Lautadako 45 lagun elkartu ziren, eta agerian geratu zen Lautadako bertsozaleak endogamiarako duten joera eta edozein aitzakia ona dela akelarrea egiteko, gozamen kolektiboa lortu zuten. Bazkal ostean Zalduondoko gaztetxoen bertso-eskolak sorta idatzia jende aurrean kantatu zuten. Zalduondoko taldeak Aguraingo taldea gonbidatu zuten, eta bat-batean aritu ziren, zortzikoak, gaiak, koplaka, librean eta musikarekin batera bukatu zuten bukatu behar zutelako.

 Hurrengo astean saio bat antolatu dute Gasteizko Bapateroak taldeak eta Mendialdeko bertso-eskola gonbidatu dute."

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu