Axari Saria 2009-04-06

Maialen Velardek irabazi du

Bera sailkatu da Osinaldeko finalera, Jone Uriarekin batera. Idiazabalgo Axari elkartean jokatu zen saioa.
 Axari saria jokatu zen ostiralean Idiazabalgo Axari elkartean. Honako bertsolari gazte hauek aritu ziren kantuan:

 Maialen Velarde
 Jone Uria
 Ekhi Erremundegi
 Aritz Garin
 Adur Gorostidi
 Arrate Illaro

 Jon Telleria aritu zen gai-jartzaile lanetan. Azkenean, Maialen Velardek jaso zuen entzuleen botoek emandako Axari saria.

 Axari saritik, gainera, bi bertsolari sailkatzen dira Osinalde sariko finalera. Epaimahaiak Maialen Velarde eta Jone Uria aukeratu zituen. Beraz, bi bertsolari hauek apirilaren 25ean Gabirian kantatuko dute, Maddalen Arzallus eta Odei Barrosorekin batera. Falta diren bi bertsolariak apirilaren 18an sailkatuko dira. Egun horretan Aztiri saria jokatuko da Aztirin. Gaueko 20:30etan hasiko da saioa, eta honako bertsolari hauek ariko dira kantuan:

 Saioa Alkaitza
 Mikel Artola
 Ekaitz Samaniego
 Unai Gaztelumendi
 Julen Agirre
 Miren Amuriza

 Honen berri eman dute Hitza eta Garak ere.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu