2014-03-11

Hiru kanporaketa, bi finalaurre eta finala Bilbon

Bilboaldea eta Leartibaiko taldeak izango dira  gaur BBK Sariketako lehen kanporaketan. Markina-Xemeinen kantatuko dute, Lea Artibai ikastetxean, 11:00etatik aurrera.

Hiru Kanporaketa, bi finalaurreko eta finala

Ohi bezala, BBK Sariketak sei saio izango ditu. Hiru kanporaketa saio, bi finalaurreko eta finala. Bilboaldea-Leartibai gaur eta Arratia-Enkarterri bihar. Datorren astean Ipar Uribe-Busturialdea. Durangaldea finalaurrekoetan sartuko da, eta lehen saio irabazlearen kontra arituko da.
Finala Bilbon izango da, martxoaren 28an, ostiral arratsaldean.