Igor Elortzari elkarrizketa 2014-03-13

Plazaz plaza: "Bertsolaritzaren panorama asko aldatu da azken hamar urtetan"

Azken txapelketaz geroztik asko dabil kantuan Igor Elortza plazaz plaza, lagunartekoetan eta jaialdietan batik bat. Gustura dabil, eroso sentitzen da bertsotan.

Bertsoplazaren bilakaerari buruz galdetuta, "azken hamar urtetan asko aldatu" dela dio eta hiru parametro aipatu dizkigu aldaketa hori neurtzeko " bertsoaren teknika, estetika eta gaitegia".