Hitzetik Hortzera 2014-03-12

Mendata eta Mutiloako bertso-afariak

Igandean Mendata eta Mutiloako bertso-afariak eskaini zituen Hitzetik Hortzerak. Orain Bertsoa.com-en ikusgai.
Mutiloako Mujika jatetxean Xebastian Lizaso, Iñaki Murua, Andoni Egaña eta Anjel Mari Peñagarikano izan ziren kantuan. Unai Elizasu gai-jartzaile lanetan aritu zen.

Mendatako Artape jatetxean bertso-bikote ezaguna, Andoni Egaña eta Xebastian Lizaso.

Hitzetik Hortzeraren saio osoa ikusgai hemen.