"Bertze Maldikoak" eta "Etxeko Kontuk" aritu ziren kantuan bigarren faseko lehendabiziko saioan. Asteburu honetan jokatuko da bigarrena.
Joan zen astean hasi zen "Bardoak 2014" ekimeneko bigarren fasea, Iturenen. "Bertze Maldikoak" eta "Etxeko Kontuk" taldeek kanporaketako lehenengo saioa jokatu zuten larunbatean, eta azken hauek lortu zuten lehenengo puntua. Aukeraketa ikusgai dago hemen.