Atzo zabaldu zen epea 2014-03-12

Bertso-udalekuetan izena emateko epea zabalik

Martxoaren 27ra arte lehentasuna izango dute bertso-eskoletako kideek eta gurasoetako bat Bertsozale Elkarteko bazkide dutenek. Uztailean eta abuztuan zehar 5 txanda egingo dira.
 Atzo zabaldu zen Bertso-Udalekuetan izena emateko epea. Martxoaren 27ra bitarte bertso-eskoletako kideek eta gurasoren bat Bertsozale Elkarteko bazkide dutenek izango dute lehentasuna. Aurtengoan ere bost txanda izango dira denera, 9 urtetatik hasi eta 18 urtera artekoentzat. Baigorrin, Arrazolan, Irañetan, Orion eta Zuhatzan izango dira txandak.

 Aurtengoa 17. edizioa izango dute Udalekuek, eta Euskal Herri osoko haur eta gazteek hartzen dute bertan parte. Euskalki aniztasuna bermatua dago, beraz. Gainera, bertsoarekin zuzeneko harremana izateko aukera egoten da bertan, eta baita kantagintzarekin ere, txanda bakoitzean kantuak sortzen baitituzte.

 Begirale eta sukaldariak ere bertso mundukoak eta aisialdian esperientzia dutenak dira. Aurtengoan 45 gazte ariko dira lan horietan. Informazio gehiago nahi izanez gero egin klik hemen.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu