Martxoaren 29an 2014-03-12

Bertsozale Elkarteak Durangon egingo du Batzarra

Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak martxoarn 29an egingo du Batzar Nagusia Durangon, goizeko 11:00etan, Landako elkartegian. Ordurako, herrialdeek dagozkien urteko batzarrak eginda izango dituzte.
Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak martxoarn 29an egingo du Batzar Nagusia Durangon, goizeko 11:00etan, Landako elkartegian. Ordurako, herrialdeek dagozkien urteko batzarrak eginda izango dituzte. Batzar Nagusian 2013ko egitasmoa eta 2014ko proiektuak planteatuko dira, besteak beste, eta lehendakari kargurako bozketa ere aurten egokitzen da.

Iñaki Murua lehendariak aurkeztuko du 2013ko nondik norakoa. Bertsozale Elkartearen egitasmo osoaz gain, batzarrean Herrialde bakoitzak bere egoeraren berri ere emango du lehendakarien ahotik: Gipuzkoatik, Saroi Jauregi; Xiberoa, Lapurdi eta Baxe Nafarroatik, Joana Itzaina; Bizkaitik, Asier Ibaibarriaga; Arabatik, Ekaitz Elorriaga eta Nafarroatik, Alaitz Rekondo.

Herrialdeekin amaitu ostean, 2014rako egitasmoak sailez sail errepasatuko dira: Koordinazioa, Genero Taldea, Transmisioa, Sustapena, Lanku, Ikerkuntza, Xenpelar Dokumentazio Zentroa eta Komunikazioa. Horren ostean, 2014ko aurrekontua aurkeztu eta bozkatuko da.

Batzarrarekin amaitu aurretik lehendakariaren izendapenari ekingo zaio. Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko edo herrialdeetako zuzendaritzek aurkez ditzakete lehendakarigaiak. Hautagaiak aurkezteko epea Batzar Nagusia baino astebete lehenago itxiko da.

Batzarraren ondoren, bazkaria

Behin batzarra amaituta Durangon bertan bazkaria egingo da. Plateruenea Kafe Antzokian egingo da bazkaria, eguerdiko 14:30ean. bazkarira joan nahi duten bazkideek aurretik konfirmatu behar dute, 943694129 telefono zenbakian edo komunikazioa@bertsozale.com helbide elektronikoan. Hilaren 21a da horretarako azken eguna.

Batzar Nagusira joaterik ez daukanak apirileko Bertsozalea berripaperean jasoko du horren inguruko informazio zehatza.

Herrialdeetako batzarrak
Euskal Herrikoa baino lehenago egin gabe dituzten herrialdeek haien batzarrak egingo dituzte. Bizkaiko Bertsozale Elkartearen Batzar Nagusia martxoaren 15ean izango da eta Gipuzkoako Bertsozale Elkartearena martxoaren 22an, Azpeitiko Baigeran.

Azken horretan ere, batzar ostean bazkaria egingo dute. Bazkarirako aldez aurretik izena eman behar da, 943 670575 telefonoan edo gipuzkoa@bertsozale.com helbide elektronikoan.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu