Bertso-ibilbidea: "Gu ta gutarrak proiektuari amaiera eman genionean krisitxo bat izan nuen"
Bere bizitzari errepasoa egiten hasita "hiruzpalau etapatan banatzen" du bere bertso-ibilbidea Igor Elortzak. 15 urterekin egin zuen salto plazara eta ez nolanahi, Bizkaiko Txapelketan parte-hartzea "izugarrizko leherketa izan zen" bai berarentzat baita Bizkaiko bertsolaritzarentzat ere.
23 urterekin "hautu konszienteagoa" egin zuen bertsogintzaren alde eta gaur egun arte une gozo eta gaziak bizi izan ditu.