Gaur Zallan jokatu da 2014-03-12

BBKn Arratia aurrera, Enkarterrirekin jokatutako kanporaketan

Arratiak egin du BBK Sariketako bigarren kanporaketan, gaur Zallan Enkarterrik eta biek jokatu duten kanporaketan. Atzo Lea-Artibai pasa zen finalaurrera.
Arratiak egin du BBK Sariketako bigarren kanporaketan, gaur Zallan Enkarterrik eta biek jokatu duten kanporaketan. Atzo Lea-Artibai pasa zen finalaurrera.

Gaztetxoen mailan Enkarterriko Ekhiotz Mancisidor, Eneko Alda eta Ander Uzelai aritu dira kantuan.  Arratikoak, ostera, Aitor Asua, Lur Ziarrusta eta Leire Amenabar izan dira.

Gazteen taldean, berriz, Asier Alcedok, Beñat Amezagak eta Nuria Cortadak osatu dute Enkarterriko hirukotea.  Malen Amenabarrek, Irati Astondoak eta Illart Gumuziok Arratiakoa.

Danera, Arratiako taldeak 376,5 puntu lortu ditu; Enkarterrikoak, ostera, 332.

Datorren astean bi saio
Datorren asteartean jokatuko da BBK Sariketako azken kanporaketa Ipar Uribe eta Durangaldearen artean, Algortan. Asteazkenean, berriz, lehenengo finalaurrekoa jokatuko da Durangaldea eta Lea-Artibairren artean. Bigarren finalaurrea Arratiak eta azken kanporaketako irabazleak jokatuko dute, bi aste barru.  Finala martxoaren 28an izango da, Bilboko Kafe Antzokian.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu