Hitzetik Hortzera 2014-03-14

Usurbil eta Ormaiztegi

Usurbil eta Ormaiztegi
Igandean, arratsaldeko 15:00etan izango da hurrengo Hitzetik Hortzera. Aste honetako saioan, Usurbileko bertso-afaria eta Ormaiztegiko jaialdia eskainiko dituzte.
Martxoak 8aren baitan antolatutako bi bertso-saio eskainiko dituzte aste honetako Hitzetik Hortzeran. Usurbilen bertso-afaria Ane Labaka, Miren Amuriza eta Alaia Martinekin.

Ormaiztegiko jaialdian sei bertsolari: Amaia Agirre, Nerea Elustondo, Jexux Mari Irazu, Jone Uria, Sustrai Colina eta Anjel Mari Peñagarikano.

Gainera, Fernando Amezketarraren jaiotzaren 250.urteurrenaren aitzakian, bertsolaria ezagunago egin zuten marrazki bizidunak gogoratuko dituzte hiru protagonistekin: Andoni Egaña, Sebastian Lizaso eta Anjel Mari Peñagarikanorekin.

Hitzetik Hortzera, igandean arratsaldeko 15:00etan ETB1-en

Albiste gehiago

Txikitik handira 02 2026-09-30

Bertsolaria txapelketara, zertarako?

EHBT26-Lekeitio 2026-09-29

Lekeitioko bertsolarien elkarrizketak

EHBT26-Altsasu 2026-09-29

Altsasuko bertsolarien elkarrizketak

EHBT26 2026-09-27

Ane Labaka sendo Gernika-Lumora

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-09-26

Oier Etxeberria, erregulartasunaren trenean Miarritzera

Igotz Alkorta Irastortza