Bigarren saioa jokatu zen ostiralean 2014-03-16

Bertsoak eta lagunarte giroa Lasarten, Gipuzkoako eskolartekoan

Gipuzkoako eskolartekoaren bigarren zita Lasarte-Orian izan da pasa den ostiralean. Bertso idatziak eta saio didaktikoa arratsaldean, eta bat-bateko txapelketa gauean. Giro eta bertso maila onean joan zen ekitaldia.
Gipuzkoako eskolartekoaren bigarren zita Lasarte-Orian izan da pasa den ostiralean. Idatzizko sariketa eta saio didaktikoa arratsaldean, Manuel Lekuona kulturetxean. 200 ikaslek parte hartu zuten idatzizkoan. Saio didaktikoan, Beñat Gaztelumendi, Ane Labaka eta 14 uirte arteko bertsolari gaztetxoak hartu zuten parte, Oiartzun eta Beasaingo taldeak hain zuzen ere.

Zortzi bertsolari bat-batean
Ondoren, afari-merienda giroan, bat-bateko txapelketaren txanda izango da. 15-18 urte bitarteko 8 bertsolari gazte aritu ziren kantuan, Harrieskaileta elkartea bete jende zela. Bertsotan: Maddi Etxeberria (Larraul), Jokin Irastorza (Oiartzun), Iraitz Mateo  (Oiartzun), Iraitz Sarasola (Ordizia), Gartxot Ramirez (Zaldibia), Ander Garayar (Zarautz) eta Ixak Sarasua (Aretxabaleta), Amaia Agirre aurkezle zutela. Bertsolari gazteek oso saio polita egin zuten eta Iraitz Mateo oiartzuarrak lortu zuen zuzenean finalerako txartela.

Datorren zita Zumarragan ostiralean
Gipuzkoako eskolartekoaren hirugarren zita Zumarran izango da datorren ostiralean. Eredu berriari jarraiki, idatzizko sariketa eta saio didaktikoa egingo dira arratsaldean Zelai-Arizti kultur etxean eta bat-bateko txapelketa saioa gauean, Ama-Lur elkartean. Zortzi bertsolari arituko dira: Ane Beloki (Legazpi), Maider Arregi (Oñati), Gontzal Belategi (Oñati), Mikel Tapia (Ataun), Paul Iruretagoiena (Ataun), Marixe Ruiz de Austri (Arrasate) eta Eneko Araiztegi (Segura). Aurkezle: Nerea Elustondo

Afari-meriendara joateko eskuratu txartelak  www.bertsosarrerak.eu gunean

Albiste gehiago

Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25

«Txapelketak bertsoarekin lotura mantentzeko modu bat eman dit eta harreman oso onak»

‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24

30 bertso saio Gipuzkoako zahar-egoitzetan, adinekoen gozagarri