Bardoak 2014 2014-03-18

Giro ederra Elizondoko kanporaketan

Giro ederra Elizondoko kanporaketan
Joan zen ostiralean Elizondoko Intza Ostatuan aritu ziren "Lepatanatuek 2" eta "Zortziko Haundiena" taldeak. Lehenengoek lortu zuten puntua.
 Bigarren fasean sartuta dago Bardoak 2014 ekimena. Joan zen ostiralean Elizondoko Intza Ostatuan jokatu zen saiora 60 lagun bertaratu ziren, eta giro ederrean osatu zuten bertso-saioa "Lepatanatuek 2" talde baztandarrak eta "Zortziko Haundiena" talde lesakarrak. Lehenengoen ordezkari aritu ziren Xabi Maia, Kotte Plaza eta Oier Amiano. Bigarren taldea, berriz, Maddalen Lopez, Eneko Fernandez eta Iban Garrok osatu zuten. Lehenengoentzat izan zen jokoan zegoen puntua. Itzulerako saioa martxoaren 29an izango da, Igantzin egingo den bertso-afarian.

 Asteburu honetan atseden hartuko dute Bardoek eta martxoko azken asteburuan itzuliko dira, bigarren faseko azkeneko lau saioekin.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu