Arabako kuadrilla artekoa 2014-03-18

Bertsotan berriak eta berriak ez direnentzako saioa Gasteizen

Arabako Bertso-Kuadrilla artekoaren baitan saio bat egin zen larunbatean Gasteizko Kukubarre elkartean. Bapateroak taldeak antolatuta bazkari formatua aukeratu zuen Mendialdeko bertso-eskola gonbidatzeko. Hiru aste barru, Kuadrilla artekoaren bukaerako jaia, talde guztien parte hartzearekin.
Arabako Bertso-Kuadrilla artekoaren baitan saio bat egin zen larunbatean Gasteizko Kukubarre elkartean. Bapateroak taldeak antolatuta bazkari formatua aukeratu zuen Mendialdeko bertso-eskola gonbidatzeko. Bapateroak taldeak Legution kantatu zuten otsailaren hasieran eta Mendialdekoek Ataurin antolatu zuten saioaren ostean bigarren saioa zen jende aurrean, eta arituz, gero eta gusturago. Aitor Lopez eta Markel Oquillasek prestatu eta aurkeztu zuten saioa. Talde batek eta besteak ekarritako lagunek estimatu zuten gai-jartzaileek prestatutako saioa denek bertsotan egin ahal izateko.

Bukatzeko musikaz lagunduta, albokaz eta gitarraz, doinu ezberdinetan kantatu zuten. Umorea ere ez zen falta bukaeran eta lagun arteko giroan gozatzeko moduko saioa izan zen.

Apirilak 5ean bukaerako jaia
Bi asteburu falta dira eta azkeneko 3 saioak Ametzaga, Amurrio eta Aramaion egingo dira. Apirilaren 5ean Kuadrilla artekoaren eguna egingo da Agurainen, bertsotan egiteko asmoz, talde guztiek parte hartuko dute eguerdiko poteoetan, eta bazkaldu ostean denok puntuka. Bukatzeko Gilbelurdinek kontzertua eta bertso-punk.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu