Hernandorena saria 2009-04-07

Patxi Iriart ere finalean izango da

Oier Lakuntza, Beñat Iguaran, Mattin Luku, Hodei Iruretagoiena eta Bixente Hirigarairen aurretik gelditu zen. Apirilaren 18an jokatuko da azkeneko kanporaketa.
 Patxi Iriart da Hernandorena sariko bigarren finalista. Joan zen ostiralean Larresoroko Kirol Salan jokatu zen kanporaketan berak jaso zituen punturik gehien. Honela gelditu zen sailkapena:

 Patxi Iriart          193 puntu
 Oier Lakuntza         190,5 puntu
 Beñat Iguaran         190,5 puntu
 Mattin Luku           190 puntu
 Hodei Iruretagoiena   188,5 puntu
 Bixente Hirigarai     162,5 puntu

 Gauzak horrela, hauek lirateke, oraingoz, Hernandorena sariko finalistak:

 Ekhi Erremundegi   (Donibane Garazin irabazle)
 Patxi iriart       (Larresoron irabazle)
 Unai Gaztelumendi  195,5 puntu
 Ximun Cazaubon     193 puntu
 Oier Lakuntza      190,5 puntu
 Beñat Iguaran      190,5 puntu

 Azkeneko kanporaketa apirilaren 18an izango da, larunbatez, Mauleko Zinka ostatuan. Saioa iluntzeko 19:30etan hasiko da, eta honako bertsolari hauek ariko dira kantuan:

 Itsaso Paia
 Arrate Illaro
 Txomin Elosegi
 Eñaut Uruburu
 Maiana Irigoien
 Mizel Mateo

 Erik Etxart izango da gai-jartzailea. Finala, berriz, apirilaren 25ean izango da, larunbatez, Aiherrako Beltzuntze elkartean.

Albiste gehiago

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu