Oiartzungo Herriko bertso txapelketa 2009-04-07

Ibarguren eta Goikoetxea sailkatu dira

Ostiralean izan zen saioa, Lartaun elkartean. Lau bikote aritu ziren lehian.
 Joan zen ostiralean jokatu zen Oiartzungo Herriko bertso txapelketako bigarren kanporaketa. Honako bikote hauek kantatu zuten:

 Karlos Ibarguren eta Arkaitz Goikoetxea
 Josu Oiartzabal "Xamoa" eta Asier Bergaretxe
 Jon Iragorri eta Iker Goñi
 Karlos Aizpurua eta Juanito Mitxelena

 Azkenean, Karlos Ibarguren eta Arkaitz Goikoetxean nagusitu ziren, eta finalean ariko dira. Beraiekin batera kantatuko dute Ander Lizarraldek eta Oskar Ibargurenek ere (lehendabiziko kanporaketako irabazleak). Hurrengo kanporaketa apirilaren 18an jokatuko da, ostiralez, Amazkarren, arratsaldeko 17:30etan. Honako bikote hauek kantatuko dute:

 Gotzon Azpiolea eta Eneritz Zabaleta
 Abel Zabala eta Miren Artetxe
 Juan Mari Lopez eta Joxe Juan Zubieta "Etxabe"
 Mirari Martiarena eta Jon Martin

 Finala, berriz, maiatzaren 8an izango da, Girizia Elkartean.

Albiste gehiago

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu