Barikuan, Bilboko Kafe Antzokian 2014-03-26

Lea-Artibai eta Arratia BBK sariketako finalean

Lea-Artibai eta Arratiako eskualdeetako taldeak izango BBK sariketako finalean, hiru kanporaketa eta bi finalaurreko jokatu ondoren. BBK sarian Bizkaiko zazpi eskualdeetako 50 bertsolari gazte aritu dira bertsotan, taldeka. Finala, azken urteotan bazala, Bilboko Kafe Antzokian izango da, bariku honetan, 19:00etan.
Lea-Artibai eta Arratiako eskualdeetako taldeak izango BBK sariketako finalean, hiru kanporaketa eta bi finalaurreko jokatu ondoren. BBK sarian Bizkaiko zazpi eskualdeetako 50 bertsolari gazte aritu dira bertsotan, taldeka. Finala, azken urteotan bazala, Bilboko Kafe Antzokian izango da, bariku honetan, 19:00etan. Bertsoa.com han izango da finaleko bertsoak jasotzeko.

Atzo Igorren, Arratia eta Busturialdea
Atzo jokatu zen bigarren finalaurrekoa Igorren Arratia eta Busturialdearen artean, eta etxeko taldea nagusitu zen. Arratiako taldean aritu ziren bertsolariak: Aitor Asua Basterra, Lur Ziarrusta Intxaurtza, Jon Larrabide Fuldain, Malen Amenabar Larrañaga, Irati Astondoa Zuluaga eta Illart Gumuzio Larrazabal. Busturialdekoan, berriz: Lurdes Ondaro Mallea, Beñat Bilbao Landa, Eneko Aldana Carrasco, Koldo Muñiz Aldanizetxebarria, Asier Galarza Garai eta Koldo Gezuraga Seijido. Gaztetxoen saioa Busturialdea gailendu zen baina helduen txandan Arratiak buelta eman zion saioari. Amaieran, Arratiak 381,5 puntu batu zituen eta Busturialdeak 370,5.

Saioa Igorreko Lasarte aretoan egin zen, Arratiako ikasle eta irakasleak entzule zirela. Maddi Ibaibarriaga Zubikaraik egin zituen aurkezle lanak eta epaile lanetan aritu ziren Juanjo Respaldiza Ozaeta, Joseba Sololuze Urizarbarrena eta Miriam Juaristi Urizar


Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu