Kabitik Plazara 2009-04-08

Bertso afaria "arrakastatsua" izan zen

Apirilaren 4an izan zen bertso afaria, Tolosako Iurre elkartean. Jexux Mari Irazu, Bixente Gorostidi eta Anjel Mari Peñagarikanok kantatu zuten.
 Joan zen ostiralean bukatu zen Kabitik Plazara ekimena. Egun horretan bertso afaria izan zen Tolosako Iurre elkartean. Jexux Mari Irazu, Bixente Gorostidi eta Anjel Mari Peñagarikano aritu ziren kantuan. Antolatzaileek azaldu dutenez, "elkartea goraino bete zen". Azkenean bi ordu t`erdiz aritu ziren bertsolariak kantuan.

 Bertso afariak bi zati eduki zituen. Lehendabizikoan Igotz Alkorta gai-jartzaileak gidatu zituen bertsolariak. Irratia izan zen gai nagusia, eta horri lotuta egoera ezberdinetan kantatu zuten. Esate baterako, Gorostidik eta Irazuk Peñagarikano elkarrizketatu behar izan zuten, iragarkiak asmatu behar izan zituzten eta aitatasunaz hitz egin zuten irrati-tertulia batean. Horrela aritu ziren ordubetez. Entzuleak "gustura" gelditu omen ziren lehenengo zati honetan.

 Ondoren, libreko saioa etorri zen. "Hiru bertsolariak eskualdekoak izanik, norberari bere herria defendatzea egokitu zitzaion beste bertsolarien erasoetatik". Antolatzaileen esanetan, hirurak "bikain" aritu ziren.

 Txolarre Irratiak antolatu du aurten Kabitik Plazara ekimena, eta "gustura" agertu da larunbateko bertso afariarekin. Esperientzia "errepikatzeko modukoa" izan omen da. Saioko bertsoak entzungai daude hemen.

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa