Arabako Bertso-Kuadrilla Artekoa 2014-03-27

Amurrio eta Ametzagako kronika

Amurrio eta Ametzagako kronika
Amurrion "Ai Zapotxin" eta "Bertxotxoak" taldeak aritu ziren bat-batean eta "Mitxoletak" idatzizkoan. Ametzagan "Zeledonen seme-alabak" eta "Gazteizko Zabala eta Estuak" taldeak aritu ziren bat-batekoan.
 Joan zen asteburuan bi saio izan ziren Arabako Bertso-Kuadrilla Artekoan. Hona hemen bien kronika:

 "Arabako Bertso-Kuadrilla artekoaren azken aurreko asteburuan bi saio antolatu dira. Ostiralean afari formatuan, Aiaraldeko Ai zapotzin taldeak antolatu zuen saioan Gasteizko Bertxotxoak gonbidatu zituen. Idatzizko sorta bat kantatu zuen Mitxoletak taldeak. Afaria Amurrioko Txakolin elkarteko txokoan izan zen.

 Larunbatean, Lautadako Ametzagan, Zalduondoko Zeledonen seme alabak taldeak antolaturiko bertso bazkarira Gasteizko Zabala eta estuak taldekoak gobidatu zituzten. 11 bertsolari mahaiaren bueltan Oier Suarez eta Aitana Iradierren gidaritzapean. Gai ezberdinen inguruan kantatu zuten; Egoitzek eta Markelek bizilekua aukeratzeko komeriak izan zituzten, bata hirian eta bestea Ametzaga bezalako herritxo batean bizi nahi zuelako. Jonpik eta Andonik, berriz, gaizki ulertu geografiko bat izan zuten. Biek saio berean kantatu behar zuten Ametzagan baina Ametzaga desberdinetara joan ziren. Andoni Lautadara eta Jonpi Zuia aldera. Bakarkako lanekin jarraituz, 4 oinetan, Aitor eta Koldo aritu ziren oso gustura. Iratik, makillatu gabe bere printze urdina aurkitu zuen eta Viñasprek errausketaren harira bertsoaldia eskeini zien bertsozaleei. Pastorrek, Txindurri irrati libreko proiektuan sarturik, 3 "estuei" irratsaio bana egokitu behar zien parrilla osatzeko. Estuetan, Iñakik, 3 zapi banatu zizkien Zalduondoko gazteei. Kopletako saioan, Zalduondoko Naur, Aitor eta Markel bandera espainolarekin zer egin erabakitzen egon ziren eta Gasteizkoak, ordea, Nestletik kaleratutako 3 izozkien paperean sartu behar izan ziren. Bukatzeko, librean aritu ziren eta saioa agurtzeko, bertsolariek euren agurra kantatu zuten, behar bezala amaiera emateko saioari."

 Azkeneko saioa larunbat honetan izango da Aramaion.

Albiste gehiago

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu