Idatzizkoa eta saio didaktikoa gaur 2014-03-28

Gipuzkoako eskolarteko laugarren saioa gaur Lazkaon

Gipuzkoako eskolartekoaren laugarren saioa egingo da gaur arratsaldean Lazkaon. Gaurko jardunaldian idatziko sariketa eta saio didaktikoa egingo dituzte. Ez da bat-bateko kanporaketarik izango. Gipuzkoako eskolartekoak denera sei saio izango ditu.
Gipuzkoako eskolartekoaren seitik laugarren saioa egingo da gaur arratsaldean Lazkaon. Gaurko jardunaldian idatziko sariketa eta saio didaktikoa egingo dituzte. Ez da bat-bateko kanporaketarik izango. Idatzizko sariketan ia 100 ikasle arituko dira, honako ikastetxe hauetakoak: Ataungo eskola, Lazkaoko Ikastola, Ordiziako Ikastola, Beasaingo ikastola, Beasaingo Institutua eta Zaldibiako eskola.  Beasaingo bertso eskolako umeak ere hor izango dira.  Saioa Lazkaoko Areria zineman izango da

Saio didaktikoan, Lazkaoko bi talde eta Ordiziako bat arituko dira bertsotan, Iker Zubeldia eta Aitor Sarriegirekin. Aurkezle,  Amaia Agirre.

Hurrengo ostiralean bi zita izango ditu Gipuzkoako eskolartekoak: Azkoitian idatzizkoa eta saio didaktikoa eta Mutrikuko gaztetxean bat-bateko kanporaketa. Azken saioa, bi aste barru, Elgoibarren izango da.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu