Aurtengo Ibilaldiko kantua 2009-04-09

Arkaitz Estiballesek idatzi du letra

"Gerizpen eguzki begire" da kantuaren izenburua. Biok taldeak jarri du musika, eta Fer "Apoa", Rafa Rueda eta Benito Lertxundik kolaboratu dute besteak beste.
 Arkaitz Estiballes bertsolari galdakoztarrak idatzi du aurtengo Ibilaldiko abestiaren letra. "Gerizpen eguzki begire" da abestiaren leloa. Biok taldeak musikatu ditu hitzok. Gainera, Fer "Apoa", Rafa Rueda eta Benito Lertxundik kolaboratu dute, besteak beste.

 Honako hau da abestia:

"Ibilaldire, ibilaldire!
Milaka txori euskeraz
mozoilo herrire.
Bagoaz, ibilaldire!
Bagoaz gerizpetik
Eguzkibegire!

Nork nahi dau gozoki bat poltsikoan gordea,
ahoan hartzen badau
bere zaporea?
Zertarako euskera
gorde bihotzean,
gustua hartzen badau
ezpanen ertzean?

Ibilaldire, ibilaldire!

Zeinek nahi dau txori bat
kaiolan sartua,
ezin badogu entzun
txorien kantua?
Zeinek dino euskera
ur tanta bat dala?
Danok osatzen dogu
itsaso zabala.

Itsasoari gatza
kentzen badautsagu,
etorkizunik bako
arrainak gara gu!
Zertarako herri bat
euskera bakoa?
Ikastolatik landu
daigun biharkoa
Zertarako herri bat
euskera bakoa?
Gaur hasi eta landu
daigun biharkoa.
Ibilaldire, ibilaldire!"


 Informazio gehiago nahi izanez gero egin klik hemen

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu