Aztiri Saria 2014-03-31

Mikel Iturriotz eta Xabi Igoa Osinalde Sariko finalera

Mikel Iturriotz eta Xabi Igoa Osinalde Sariko finalera
Joan zen larunbatean beraiekin batera aritu ziren Irati Majuelo, Eneritz Artetxe, Eñaut Martikorena eta Txaber Ormazabal ere. Eneritz Artetxek jaso zuen entzuleen saria.
 Joan zen larunbatean jokatu zen Osinalde sariko hirugarren kanporaketa: Aztiri Saria. Aztiri Elkartean 65 lagun elkartu ziren saioa jarraitzeko, eta honako bertsolari hauek aritu ziren kantuan:

 Xabi Igoa (Aramaio)
 Irati Majuelo (Iruñea)
 Eñaut Martikorena (Hernani)
 Mikel Iturriotz (Urretxu)
 Eneritz Artetxe (Azkoitia)
 Txaber Ormazabal (Arrigorriaga)

 15 urtean zehar gai-jartzaile lanak Jokin Matxinandiarenak egin ondoren, aurten erreleboa hartu eta Eresti Oiarbide aritu da lan horretan. Gainera, bertsolariek koplak kantatzeko Miren Debaren eta Jon Elustondoren trikiti eta panderoa izan dituzte lagun. Azkenean Xabi Igoak eta Mikel Iturriotzek lortu zituzten Osinalde Sariko finalerako txartelak. Entzuleen saria, berriz, iaz bezala, Eneritz Artetxek lortu zuen. Gauzak honela, jada erabakita dago apirilaren 12an ze seikote ariko den Osinalde Sariko finalean:

 Malen Amenabar
 Josu Oiartzabal
 Aitor Irastortza
 Aitor Salegi
 Mikel Iturriotz
 Xabi Igoa

 Aurtengoa 43. edizioa du Osinalde Sariak.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu