Bertsomovieda 2014-04-01

26000 bisitatik gora izan ditu Bertsomoviedak

26000 bisitatik gora izan ditu Bertsomoviedak
Aurtengoan 24 lan aurkeztu dira denera. Helduetan "Paradisua lurpean" lanak jaso du lehenengo saria eta gazteetan "Handitan bertsolari izan nahi dut" lanak. Publikoaren saria eta bertsorik onenena "Sar dadila kalabazan" lanarentzat izan da.
 Igandean bukatu zen Bertsomoviedan botoak emateko epea eta epaimahaiak jada eman du aurtengo saridunen berri. Denera 24 lan aurkeztu dira aurtengoan, eta 26 000 bisita baino gehiago jaso ditu webguneak. Antolakuntzak lanen aniztasuna eta kalitatea azpimarratu ditu, eta baita Twiterren izandako jarraipena eta oihartzuna ere.

 Aurtengoan, helduetan lehenengo saria Lander Garro eta Maddalen Arzallusen "Paradisua lurpean" lanak jaso du. 1000 euroko saria lortu dute. Bigarren "Gero Pentzauku Produkxions" talde oñatiarraren "Bertsofrikia" gelditu da  eta 350 euroko saria izango dute. Gazteetan, berriz, Zarauzko Etxe Beltz bertso-eskolaren "Handitan bertsolari izan nahi dut" lana gailendu da eta 300 euroko saria irabazi du. Bigarren Zurriola ikastola gelditu da "Bertsotan non... eta ikastolan!" lanarekin, eta 100 euro jasoko ditu.

 Atzo jada argitaratu bezala, publikoaren saria, 500 euro beraz, Beira taldeak eta Izaskun Bernedok lortu dituzte "Sar dadila kalabazan" lanarekin. Bertsorik onenak lan honetarako Jon Martinek egindakoak izan dira eta 250 euroko saria jasoko du.

 Sari-banaketa ekitaldia hilaren 11n egingo da, ostiralez, Beasaingo Igartza Jauregian iluntzeko 19etan.

Albiste gehiago

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu