Gipuzkoako Eskolartekoa 2014-04-03

Gipuzkoako Eskolartekoaren bosgarren saioa ostiralean Elgoibar eta Mutrikun

Gipuzkoako Eskolartekoaren bosgarren saioa izngo da ostiralean Elgoibar eta Mutrikun. Idatzizkoak eta saio didaktikoak 175 ume inguruk hartuko dute parte eta zazpi bertsolari gazte arituko dira txapelketako lanean.
Gipuzkoako Eskolartekoaren bosgarren saioa izngo da ostiralean Elgoibar eta Mutrikun. Idatzizkoak eta saio didaktikoak 175 ume inguruk hartuko dute parte eta zazpi bertsolari gazte arituko dira txapelketako lanean. Idatzizkoa eta saio didaktikoa Elgoibarko Ikastolan izango dira eta honako ikatetxe hauek hartuko dute parte: Eskoriatzako Almen, Elgoibar Ikastola eta Atxabaltako Kurtzeberri. Gaztetxoen saio didaktikoan Itziar eta Elgorbaiko taldeak hartuko dute parte, Amaia Agirre eta Iñaki Gurrutxagarekin batean.

Txapelketako saioa Mutrikuko gaztetxean izango da, bertso tradizio handiko gunean. Bertan zazpi bertsolari gazte kantari:

-    Jon Gurrutxaga (Azpeitia)
-    Jon Ander Iriondo (Azpeitia)
-    Josune Arakistain (Itziar)
-    Ekaitz Zubimendi (Deba)
-    Ane Zuazubiskar (Arrasate)
-    Jon Mujika (Villabona)
-    Urko Arregi (Oñati)

Saioko irabazlea zuzenean sailkatuko da Gipuzkoako finalera.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu