Hitzetik Hortzera 2014-04-03

Igorre eta Amasa-Villabonako jaialdiak ikusgai

Hitzetik Hortzerak eskaini zituen Igorre eta Amasa-Villabonako jaialdiak, eta orain Bertsoa.com-en dituzue ikusgai.
Arratiako bertso-eskolak antolatita, Igor Elortza, Unai Iturriaga, Onintza Enbeita, Uxue Alberdi, Alaia Martin eta Xabier Silveira aritu ziren kantuan Igorren.

Amasa-Villabonako oholtzara igo ziren berriz, Andoni Egaña, Beñat Gaztelumendi, Jon Maia, Amaia Agirre, Alaia Martin eta Igor Elortza.

Saio osoa ikusi nahi baduzue egin klik hemen.