Hitzetik Hortzera 2014-04-04

Denboraldiko azken Hitzetik Hortzera

Denboraldiko azken Hitzetik Hortzera
Igandean amaituko da Hitzetik Hortzeraren aurtengo ikasturtea. Irailan itzuliko da uda amaierako eta udazkeneko bertsoplazaren onenarekin.
Igandean amaituko da Hitzetik Hortzeraren aurtengo ikasturtea. Irailan itzuliko da uda amaierako eta udazkeneko bertsoplazaren onenarekin.

Denboraldiko azken Hitzetik Hortzera Donibane-Garazin izango da. Garazi Ikastolako Integrazio-batzordeak antolatutako bertso-afarian izan ziren kantuan Maddi Sarasua, Odei Barroso, Sustrai Colina eta Xan Alkhat. Battitte Crouspeirek egin zituen gai-jartzaile lanak.

Azken urteetan aurrerapauso handiak eman dituzte Ipar Euskal Herrian bertsoaren transmisioan eta horren berri emango dute Maddi Sarasuak eta Xan Alkhatek.

Aimar Karrika da aurrepauso horien "errudunetako" bat. Kilometro asko egiten ditu errepidean eskolaz eskola gaztetxoenei bertsolaritza gerturatzen eta Hitzetik Hortzerako lan-taldeari kantatu dizkio autoan izan ohi dituen gogoetak.

Bigarren saioa Azkoitiakoa. Floreaga Salestar ikastetxeak Euskal-Kultur jardunaldien baitan antolatutako bertso-jaialdia. Andoni Egaña, Amets Arzallus, Maialen Lujanbio eta Jokin Uranga kantari Juan Inazio Sudupe gidari dutela.

Hitzetik Hortzera, igandean arratsaldeko 15:00etan ETB1-en

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu