2014-04-08

Eskolartekoa Gipuzkoa

Pasa den ostiralean, hilaren 4an, ospatu ziren saio didaktikoa, eta idatzizko eta bat-bateko sariketak • Mutrikuko Gaztetxean jokatu zen bat-bateko saioan Jon Gurrutxaga izan zen garaile • Zuzenean sailkatu da finalerako, gainontzekoek hurrengo saioen zain egon beharko dute.
Mutrikun apirilaren 4an jokatu zen  Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketaren laugarren kanporaketa.

Mutrikun izan zen eta inguruetako bertsolari eta bertsozale ugari bildu zituen. Idatzizko sariketa, saio didaktikoa eta bat-bateko txapelketa jokatu ziren. 14 urtetik 18 urte bitarteko gazteen artean, Jon Gurrutxaga azpeitiarrak jaso zuen finalera zuzenean sailkatzeko txartela.

Formatu aldaketa

Gipuzkoako Eskolarteko txapelketaren 34. edizioa da honakoa, baina txapelketa eraberrituta dator aurten. Gogoeta luze baten ondoren, zenbait aldaketa egitea erabaki zen.

Arratsaldeko ekitaldia, lehenbizi idatzizkoaren txanda izan zen, Elgoibarko ikastolan. Eskoriatzako Almen ikastola, Elgoibarko ikastola eta Atxabalko Kurtzeberriko 177 haurrek hartu zuten parte.

Ondoren, saio didaktikoarekin jarraitu zuten. Elgoibarko Ikastolako Erdiko aretoan, Itziarko eta Elgoibarko gaztetxoek hartu zuten parte. Ondoren, Amaia Agirre eta Iñaki Gurrutxaga bertsolariek, Irati Agirreazaldegi gaijartzaileak jarritako ariketak egin zituzten.  Aretoa bete zuten gaztetxoek asko gozatu zuten bertsolarien jardunarekin.

Bat-bateko saioa

Aurtengo beste nobedadea bat-bateko txapelketaren formatua izan da. Lehen idatziko sariketaren segidan egiten zen txapelketa jaialdi formatuan. Aurtengo edizioan, ordea, afari-merienda bat egin ostean jardun zuten bertsolariek lehian, mahai-inguruan. Ondorengoak dira Mutrikun abestu zuten bertsolari gazteen zerrenda: Jon Gurrutxaga (Azpeitia), Jon Ander Iriondo (Azpeitia), Josune Arakistain (Itziar), Ekaitz Zubimendi (Deba), Ane Zuazubiskar (Arrasate), Jon Mujika (Villabona) eta Urko Arregi (Oñati). Gaijartzaile lanetan Eneritz Artetxe aritu zen. Eneritz Azkue, Mikel Lersundi eta Aitzol Astigarraga aritu ziren epaile lanetan.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu