Bertsolaritzak ere presentzia du obran 2009-04-18

"Aulki hutsa" antzezlana estreinatuko da gaur

"Aulki hutsa" antzezlana izango da gaur Hazparnen. Antzerkiaz gain, Xumai Murua eta Eneritz Zabaleta ariko dira bertsotan.
 Le Petit Theatre de Pain taldeak "Aulki hutsa" antzezlana plazaratuko du gaur Hazparnen, Ander Lipusen zuzendaritzapean. Manex Fuchs aktoreak antzeztutako bakarrizketa bat da obra. Horrez gain, Xumai Murua eta Eneritz Zabaleta ariko dira bertsotan.

 Beñat Zamalloak honen inguruko erreportajea egin zuen Berriarako. Eneritz Zabaletari galderak egin zizkion bertan.

 Joseba Sarrionandiak idatzitako testua da "Aulki hutsa". Eneritz Zabaletak azaldu duenez, "badakit oso testu landua izan dela, eta zaila da Sarrionandiaren testu bati zuk beste zerbait eranstea bat-batean. Saiatu behar zara ematen zerbait jakinez ez zarela idazle bat, bertsolari bat zarela, eta eman behar diozu ukitu berezi bat. Ez da erraza, baina polita da."

 Lehenago ere halako lanetan aritua da Eneritz Zabaleta, Antton Lukuk idatzitako "Euscaldunac" obran hain zuzen ere. Oraingo hau ezberdina izango dela dio, ordea, bakarrizketa bat baita.

 Gaur izango da emanaldia, iluntzeko 20etatik aurrera, Hazparneko Ttattolan.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu