Maulen izango da saioa 2009-04-18

Hernandorena sariko azkeneko kanporaketa izango da gaur

Mizel Mateo, Maiana Irigoien, Arrate Illaro, Txomin Elosegi, Itxaso Paia eta Eñaut Uruburuk kantatuko dute. Joanes Etxeberria ariko da gai-jartzaile lanetan.
 Gaur jakingo da ze sei bertsolarik jokatuko duten Hernandorena sariko finala. Mauleko Zinka ostatuan jokatuko da azkeneko kanporaketa, afalostean. Honako sei bertsolari hauek ariko dira kantuan:

 Mizel Mateo
 Maiana Irigoien
 Arrate Illaro
 Txomin Elosegi
 Itxaso Paia
 Eñaut Uruburu

 Joanes Etxeberria izango da gai-jartzailea. Oraingoz, gaurko puntuazioen faltan, honela dago sailkapena:

 Ekhi Erremundegi  (Donibane Garazin irabazle)
 Patxi Iriart      (Larresoron irabazle)
 Unai Gaztelumendi 195,5 puntu
 Ximun Cazaubon    193 puntu
 Oier Lakuntza     190,5 puntu
 Beñat Iguaran     190,5 puntu

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-22

Finalaurrekoak, hasiera berri bat

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-20

Doinu berrien oihartzunari jarraika

Igotz Alkorta Irastortza