Mauleko Zinka ostatuan jokatu zen saioa 2009-04-20

Itsaso Paia eta Arrate Illaro gailendu dira Hernandorena sariko azken kanporaketan

Mizel Mateo, Maiana Irigoien, Arrate Illaro, Txomik Elosegi, Itsaso Paia eta Eñaut Uruburu aritu ziren kantuan.
 Larunbatean jokatu zen Hernandorena sariko azkeneko kanporaketa, Mauleko Zinka ostatuan. Honela gelditu ziren puntuazioak:

 Itsaso Paia      198 puntu
 Arrate Illaro    196 puntu
 Txomin Elosegi   189 puntu
 Maiana Irigoien  189 puntu
 Mizel Mateo      189 puntu
 Eñaut Uruburu    177 puntu

 Gauzak horrela, honako sei bertsolari hauek kantatuko dute finalean:

 Ekhi Erremundegi   (Donibane Garazin irabazle)
 Itsaso Paia        (Maulen irabazle)
 Patxi Iriart       (Larresoron irabazle)
 Arrate Illaro      196 puntu
 Unai Gaztelumendi  195,5 puntu
 Ximun Cazaubon     193 puntu

 Finala larunbat honetan jokatuko da, Aiherrako Denen Etxean, 19:30etatik aurrera. Joana Itzaina arituko da gai-emaile lanetan. Erreserbak egin nahi izanez gero bi aukera daude. Batetik, Bertsularien Lagunak elkartera deitu daiteke. Honako hau da telefono zenbakia: 05 59 54 15 04. Bestela, e-mail bat bidal daiteke hona: bertsularien-lagunak@wanadoo.fr.

 Informazio gehiago nahi izanez gero, egin klik hemen.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu