Agenda 2014-05-16

Jaialdiak gaur Lekeition, Antzuolan, Gernikan eta Galdakaon, eta Plazatik Gaztetxera Eibarren

Iparraldeko Haizeak jaialdia ospatuko dute gaur Lekeition Ikusgarri zinemam: Odei Barroso, Miren Amuriza Plaza, Sustrai Colina, Amets Arzallus eta Xabat Galletebeitia arituko dira bertsotan, Nerea Ibarzabal eta Elene Lejarzegi gai jarzen. 22:30etan.
Bertso ekitaldi beteta dator ostirala. Hamar saio behintzat izango dira han eta hemen, jaialdi eta ikuskizun bereziak gehienak. Lekeition Iparraldeko Haizeak jaialdia ospatuko dute: Odei Barroso, Miren Amuriza Plaza, Sustrai Colina, Amets Arzallus eta Xabat Galletebeitia arituko dira bertsotan, Nerea Ibarzabal eta Elene Lejarzegi gai jarzen. Jaialdia 22:30etan izango da Ikusgarri zineman. Galdakaon ere jaialdia izango da Torrezabal kultur etxean, 20:30etan hasita: Arkaitz Estiballes, Uxue Alberdi, Fredi Paia eta Iñigo Mantzizidor "Mantxi" arituko dira, Bertso-eskolakoen gaiak hari dituztela. Gernika-Lumon Ibilaldiaren aldeko bertso-trama eskainiko dute, 20:00etan Elai-Alai aretoan. Bertsolariak: Igor Elortza, Maialen Lujanbio, Unai Iturriaga eta Onintza Enbeita   Parte-hartzaileak: Haimar Arejita. Tramagile, Josu Goikoetxea. Antzuolan, berriz, San Isidrotako jaialdia egingo dute, 22:30etan Torresoro aretoa. Bertsotan: Jokin Labayen, Alaia Martin, Andoni Egaña, Jokin Uranga eta Aitzol Iturbe. Gai-jartzen: Iraia Gabilondo.

Bizkaiko Eskualdeetako Txapelketak, bestalde, Uribe Kostako hirugarren kanporaketa saioa izango du gaur Sopelan, Ander Deuna Ikastola, 20:30etan. Bertsolariak: Arrate Illaro Etxebarria, Jagoba Pereda, Pello Etxebarria, Maddalen Markaida, Imanol Uria eta Itxaso Paia. Eibarren
Plazatik Gaztetxera txapalketako kanporaketa: Manu Goiogana, Eneritz Artetxe, Eneritz Arzallus, Jon Gurrutxaga, Josu Oiartzabal "Xenpelar", Jon Mikel Mugika, Aimar Goenaga eta Jokin Bergara. 22:30etan gaztetxean.

Mañarian, bertso-afaria gaur Anjel Mari Peñagarikano eta Beñat Gaztelumendirekin. Getarian ere, Meaga auzoan, bertso-afaria Iker Zubeldia eta Julio Sotorekin. Beran
"Gabrielen lekua" ikuskizuna  11:30etan eta 19:00etan, Kultur etxea. Bertsolaria: Andoni Egaña    Parte-hartzaileak: Oier Gillan, Rafa Rueda, Alain Urrutia, Iraia Elias, Naia Membrillera, Iban Urizar eta  Ainhoa Alberdi    

Iruñean, berriz, bertso-desafioa: Iruñea eta Barañain artean, Alegria Peñan, 20:30etan.

Albiste gehiago

Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25

«Txapelketak bertsoarekin lotura mantentzeko modu bat eman dit eta harreman oso onak»

‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24

30 bertso saio Gipuzkoako zahar-egoitzetan, adinekoen gozagarri