Bizkaiko Eskualdeetako txapelketako bi final jokatu dira asteburuan. Nerea Ibarzabalek zapatuan eskuratu zuen Lea-Artibaiko txapela, Ziortza-Bolibarren jokatutako finalean. Atzo, Gorka Lazkanok Durangaldeko txapela jantzi zuen Berrizen. Biak zuzenean sailkatuko dira Bizkaiko txapelketara.Bizkaiko Eskualdeetako txapelketa osatzeko, bi final baino ez dira falta: Uribe kostakoa eta Enkarterri/Ezkerraldekoa. Lehena datorren astea jokatuko da, eta bi aste barru bigarrena. Bihartik, bi finaletako bertsoa Bertsoa.com-en
Bizkaiko Eskualdeetako txapelketako bi final jokatu dira asteburuan. Nerea Ibarzabalek zapatuan eskuratu zuen Lea-Artibaiko txapela, Ziortza-Bolibarren jokatutako finalean. Atzo, Gorka Lazkanok Durangaldeko txapela jantzi zuen Berrizen. Biak zuzenean sailkatuko dira Bizkaiko txapelketara. Bihartik, bi finaletako bertsoa Bertsoa.com-en.
Lea-Artibaiko finalean honako sei bertsolari hauek aritu ziren kantuan: Eneko Arrate Sololuze, Gorka Ostolaza Ikaran ‘Potxis’, Joseba Artza Zubillaga ‘Urta’, Lander Ibarluzea Bikandi ‘Aitxulua’, Nerea Ibarzabal Salegi eta Xabat Galletebeitia Abaroa. Entzule, berriz, 110 lagun inguru elkartu ziren Ziortza-Bolibarko frontoian. Ibarzabalek eta Ostolazak jokatu dute buruz burukoa. Markina-xemeindarrari Jose Felix Zamakona Arangurenek jantzi dio txapela. Bertsozale sutsua da bera: zalea, gai-jartzailea eta antolatzailea. Urtero antolatzen du Barinagako elizan punta-puntako saioa. Sariak Jon Ander Barruetabeña Gerrikabeitia Ziortza-Bolibarko Udaleko ordezkariak banatu dizkie bertsolariei.
Durangaldeko finalean, honako seikotea aritu zen kantari atzo: Aitor Bizkarra Ruiz, Ander Gerrikaetxebarria San Anton, Ander Salaberria Alberdi, Beñat Romero Maguregi, Garikoitz Sarriugarte Onaindia eta Gorka Lazkano Arrizubieta. Ia 100 entzule elkartu dira Berrizko kultur etxeko aretoan. Gorka Lazkanok eta Aitor Bizkarrak jokatu dute buruz burukoa. Txapeldunari Goio Eguren Galparsoro bertsozale eta antolatzaileak jantzi dio txapela. Sariak Roland Isoird Refoyo Berrizko alkateak eta Oskar Zarrabeitia mankomunitateko presidenteak banatu dizkiete bertsolariei.
Bizkaiko Eskualdeetako txapelketa osatzeko zortzitik bi final baino ez dira falta, Uribe kostakoa eta Enkarterri/Ezkerraldekoa. Lehena datorren astea jokatuko da, eta bi aste barru bigarrena.