Bizkaiko Eskolartekoa 2014-05-21

Bigarren saioa izango da gaur

Bigarren saioa izango da gaur
Algortako Kultur Etxean izango da hitzordua, arratsaldeko 15etan. Uribe Kosta eta Portugaleteko bertso-eskolak ariko dira bertan.
 Atzo abiatu zen Bizkaiko Eskolartekoa Deustun, eta gaur bigarren saioa izango du Algortako Kultur Etxean, arratsaldeko 15etan. Uribe Kosta eta Portugaleteko bertso-eskolak ariko dira bertan. Bihar Bermeon izango da hitzordua eta etzi Elorrion. Behin kanporaketak bukatuta, ekainaren 7an egingo da 15 eta 18 urte bitartekoen finala.

 Dena den, Eskolartekoa ez dira kanporaketak bakarrik: gazteentzako saioak, bertso meriendak, barnetegiak eta topaketak, bertso-eskolen egunak, udalekuak, negulekuak, idatzizko sariketak eta bat-bateko txapelketak antolatzen dira. Hala, Eskolartekoa urte osoan egindako lanaren erakusgarri da, eta, antolatzaileen hitzetan, hainbat helburu dauzka: "ume eta gazteek jendaurrean kantatu ahal izatea, harremanak egitea, euren hurrekoak bertsozaletzea, edota antolakuntza beharretan ardurak hartzen ikastea...."

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu