Bertsoa eta marrazkia batzen ditu 2009-04-21

Bertso ziri marra ikuskizuna antolatu du Argiak

Asisko arituko da marrazkilari lanetan eta Fredi Paya, Unai Iturriaga, Miren Amuriza eta Igor Elortza ariko dira bertsotan.
 Argia astekariak 90 urte beteko ditu aurten. Urteurrena ospatze aldera zenbait ekitaldi antolatu dituzte. Horien artean dago "Bertso ziri marra" izenekoa. Ikuskizun honek bertsoa eta marrazkia batzen ditu. Asisko arituko da marrazkilari lanetan, eta honako bertsolari hauek kantatuko dute:

 Fredi Paya
 Unai Iturriaga
 Miren Amuriza
 Igor Elortza

 Bilbon izango da emanaldia, Indautxuko El Carmen aretoan, maiatzaren 8an. Argiako harpidedunek bi sarrera doan lortu ditzakete. Gainerakoek 3 eurotan erosi ahal izango dituzte. Erreserba egiteko bi aukera daude: 943 37 15 45 telefonora deituz edo hemen klik egin eta formularioa betez.

Albiste gehiago

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-10-09

Amoroto eta Irurako bertso jaialdiak Hitzetik Hortzeran