Gaur bertan Lasarte-Orian, Zarautzen, Pasaian, Elorrion, Mutrikun, Markina-Xemeinen, Zamudion eta Azpeitian izango dira saioak; bihar Lakuntzan, Getxon, Bartzelonan, Pasaian, Kanpezun, Usurbilen, Bilbon, Izarran, Elgoibarren, Elgetan, Arrasaten eta Lemoan eta etzi Arrasaten.
Hogei bertso-saiotik gora izango dira asteburu honetan. Gaur bertan, bete-betea dago agenda. Lasarte-Orian "Txio Txio Txorrotxio" saio berezia izango da gaueko 22etan Manuel Lekuona Kultur Etxean. Ane Labaka, Xabi Paya, Unai Muñoa eta Maialen Lujanbio jardungo dira bertsotan.
Zarautzen bertso-afaria egingo da Euskalduna Tabernan iluntzeko 20:30ean. Nikolas Zendoia, Felix Zubia, Aitor Urbieta eta Nahikari Gabilondok kantatuko dute Pello Esnal gai-jartzaile dutela.
Pasaian "Galtzagorriei to, Inaxito!" haurrentzako emanaldia izango da arratsaldeko 17:30ean Pasai Donibaneko Bizkaia Plazan.
Elorrion Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketako kanporaketa eta merienda izango dira arratsaldeko 17etan Ikastolan.
Mutrikun "Ez da kasualitatea" bertso-saio musikatu berezia izango da gaueko 22:30ean Txalaparta kafetegian. Miren Amuriza, Uxue Alberdi, Oihana Bartra eta Onintza Enbeitak kantatuko dute eta Gari Otamendi eta Ixak Arrutik joko dute musika. Gai-jartzen Amaia Agirre da aritzekoa.
Markina-Xemeinen Plazatik Gaztetxera sariketako lehenengo finalerdia izango da Gaztetxean.
Zamudion Bertso Alkartasuna saio berezia izango da iluntzeko 20etan Kiroldegian. Sebastian Lizaso, Etxahun Lekue, Amets Arzallus, Unai Iturriaga, Andoni Egaña eta Malen Amenabar ariko dira kantuan. Patxi Gaztelumendi izango dute gai-jartzaile.
Azkenik, Azpeitiko Zulo Zabal elkartean bertso-afaria izango da iluntzean Igor Elortza, Alaia Martin eta Jokin Urangarekin.
Bihar ere saio ugari izango dira- Lakuntzan bertso-afaria egingo dute iluntzeko 21:30ean Pertza Elkartean Julio Soto eta Fredi Paiarekin.
Getxon Bizkaiko Eskualdeetako Bertsolari Txapelketan Uribe-Kostako txapelketako finala izango da arratsaldeko 17:30ean Fadura Kiroldegiko aretoan. Josu Landeta, Arrate Illaro, Joanes Igeregi, Imanol Uria, Itxaso Paia eta Peio Arondo jardungo dira bertsotan.
Bartzelonan "Bi Bala" ikuskizuna izango da 20etan Euskal Etxean, Literaldia jardunaldien baitan.
Pasaian "Bertso Tabern" emanaldia izango da iluntzeko 20etan Alabortzako Kantinan.
Kanpezun Arabako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa izango da goizeko 13:30ean Frontoian.
Usurbilen "Sagastitik Botilara" sagardo-dastatzea izango da goizeko 10:30ean Urdaira sagardotegian. Aitor Mendiluze eta Maialen Lujanbio dira bertan kantatzekoak.
Bilbon Bilbo Hiria Irratiaren 17. urteurrena ospatuko da. Bertso-poteoa eta bertso-bazkaria egingo dira. Goizeko 13:30ean abiatuko dira Ledesma kalean eta, ondoren, Kafe Antzokian izango da bazkaria. Igor Elortza eta Amets Arzallus ariko dira kantuan.
Izarran Urkabustaizko Esaera Zaharren txapelketa izango da. Ondoren bazkaria egingo dute Izarrako frontoian.
Elgoibarren Plazatik Gaztetxera sariketaren bigarren finalerdia jokatuko da.
Elgetan bertso-jaialdia egingo dute Espaloia Kafe Antzokian. Sebastian Lizaso, Igor Elortza, Maialen Lujanbio eta Unai Iturriaga dira kantatzekoak Manex Agirreren aginduetara. Gaueko 22:30ean hasiko da saioa.
Arrasaten Bertso Kata saio berezia egingo da Irati Tabernan arratsaldeko 18:30ean. Xabi Igoa, Paula Amilburu eta Ane Zuazubiskar ariko dira bertsotan.
Azkenik, Lemoan bertso-bazkaria egingo da Karabie Gaztetxean eguerdiko 14:30ean Fredi Paia eta Anjel Mari Peñagarikanorekin.
Bukatzeko, igandean Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketako finala eta Bertso-Eskolen eguna izango dira Arrasaten, goizeko 11tan abiatuta.