Gipuzkoako Bertso-Eskolen Eguna 2014-05-26

Festa handia Arrasaten

250 haur elkartu ziren atzoko festan. Goizean Eskolarteko Bertsolari Txapelketaren finala jokatu zen eta Maider Arregi oñatiarra nagusitu zen eta Iñigo Ibañez azpeitiarra sailkatu zen bigarren. Biak arituko dira Euskal Herriko Eskolarteko finalean, Gipuzkoatik. Txapela Patxi Goikoeleak jantzi zion txapeldunari. Bihartik, Gipuzkoako finaleko bertsoak sarean izango dira. (Maider Arregi, argazkian, erdian, laranjaz)
Gipuzkoako Bertso-Eskolen Eguna ospatu zen atzo Arrasaten. Egun osokoa izan zen, eta 250 haurrek hartu zuten bertan parte. Aurten, gainera, Eskolarteko Txapelketari astinaldi bat eman eta lehenengoz 14 urtetik beherakoetan ez da lehiarik izan. Horren ordez, saio didaktikoak antolatu dira. 14 eta 18 urte artera bitartekoek, berriz, txapelketa jokatu dute, baina kanporaketak modu informalagoan eginda.

 Bertso Eskolen Eguna
 "Oinak buruan" leloa izan du aurtengo Bertso Eskolen Egunak, eta lelo hori zeramaten kamiseta morez jantzita ibili ziren haurrak Arrasateko kaleetan barrena. Arratsaldean, berriz, Zirku Tailerra egin zuten Gaztetxean.

 Maila ona Eskolartekoan

 Goizeko 11:00etan hasi zen Eskolarteko Txapelketako finala. Honako zortzikote hau iritsi zen azken saiora: 

Iñigo Ibañez
Amaia Urbieta
 Iratiz Mateo
 Eneko Araiztegi
 Maider Arregi
 Jon Gurrutxaga
 Aratz Igartzabal
 Paul Iruretagoiena

Amaia Agirre eta Maialen Lujanbiok aurkeztu zuten saioa eta  Zigor Leunda, Karlos Ibarguren eta Maite Sukia aritu ziren epaile lanetan. Idazkari lanak, berriz, Eneritz Artetxek bete zituen. Denera 400 bat entzule izan ziren saioan. Azkenean Maider Arregiri jantzi zion txapela Patxi Goikoeleak. Iñigo Ibañez geratu zen bigarren.

 Idatzizko sariak

 Idatzizko sariketan, berriz, lau kategoriatako sariak banatu ziren. 8 eta 9 urte artekoetan Ordiziako Jakintza Ikastolako Sara Garcia nagusitu zen; 10 eta 12 urte artekoetan Zarauzko Orokoeta Herri Eskolako Aner Perez; 12 eta 14 urte artekoetan Azpeitiko Iraurgi Ikastetxeko Iker Letamendia eta 14 eta 18 urte artekoetan Urretxuko Joxemari Iparragirre Institutuko Maialen Akizu.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu