Bizkaiko Eskualdeetako txapelketa 2014-05-26

Imanol Uria txapeldun Uribe Kostan

Imanol Uriak irabazi du Uribe Kostako finala, Arrate Illarorekin buruz burukoa jokatuta. Algortan jokatu zen saioa eta ia 100 lagun elkartu ziren. Saio bakarra falta da Bizkaiko Eskualdeetako finala jokatzeko, datorren astean jokatuko dena Enkarterri-Ezkerraldean.
Imanol Uriak irabazi du Uribe Kostako finala, Arrate Illarorekin buruz burukoa jokatuta, Bizkaiko Eskualdeetako txapelketaren baitan. Algortan jokatu zen saioa eta ia 100 lagun elkartu ziren. Final bakarra falta da Bizkaiko Eskualdeetako txapelketa, datorren astean jokatuko dena Enkarterri-Ezkerraldean.

Uribe Kostako finalean, honako sei bertsolari hauek aritu ziren bertsoan: Arrate Illaro Etxebarria, Imanol Uria Albizuri, Itxaso Paia Ruiz, Joanes Igeregi Santa Maria, Josu Landeta Egurrola eta Peio Arondo Barandiaran. Ariketa guztiak egin ostean, Imanol Uriak jantzi du txapela, 365 puntugaz. Udagoieneko Bizkaiko Txapelketarako zuzeneko txartela lortu du algortarrak. Buruz burukoa Buruz burukoan aritu zen bigarren bertsolariak, Arrate Illarok, 344 puntu lortu zituen; Bizkaiko Txapelketarako sailkapenerako baliagarriak, ostera, 233 dira.

Txapeldunari Trino Azkoitia Azpitartek jantzi zion txapela. Trino Uribe Kosta eskualdean bertsogintzaren berpizkundearen bultzatzailea izan da da. Algortako Bertsolari Eskolako sortzailea izan zen, eta gaur egun, lehendakaria da. Sariak ematen Algortako Bertsolari Eskolako gaztetxoen ordezkariak aritu dira, Naroa eta Unai

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu